XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Erdi itota zetorren
itsasoko gizona
berari eman genion
gure laguntza ona.
Esker oneko gizonak
oparitxo bat zuen
altxorraren plano bat zen
Patzun, papatzun,
papatzun, papatzun.
Patzun, papatzun,
Itsasoz itsasaldetik
itsas-lapurrak datoz
borrokarako prest daude
indarrez eta gogoz.
Makurrak, begibakarrak,
mozkorrak ta maltzurrak.
Horrelakoxeak dira
Patzun, papatzun,
papatzun, papatzun.
Patzun, papatzun,
Planotxoaren jarraian
hondartzatik gabiltza.
Kutxa bat aurkitu nahirik,
plano bera da giltza.
Piratak etorri ziren
altxorraren atzetik.
Indarrez kendu ziguten
Patzun, papatzun,
papatzun, papatzun.
Patzun, papatzun,
Laguntza behar genuen
laguntza etorri zen.
Indio jatorrak ziren
laster antzeman nien.
Itsasoz etorri ziren
arraunketa bizian.
Hondartzan erori ziren